Herri kirolen jardunaldia egingo dute zapatuan Eskola Kiroleko partaideek

Barren 2025ko urt. 22a, 09:42

Elgoibarren Eskola Kirolean parte hartzen ari diren neska-mutilek herri kirolen jardunaldian hartuko dute parte zapatuan, urtarrilaren 25ean.

Kalegoen plazan izango da (euria egiten badu IMH kiroldegian), 09:30etik 12:30era bitartean. Hainbat herri kirol probatzeko aukera izango dute gaztetxoek, besteak beste, lokots bilketa, txinga eramatea, saku lasterketa, giza probak eta sokatira. 
Eskola Kirolean dauden ikasleentzako, Lehen Hezkuntzako ikasleak, zuzendutako jardunaldia da eta momentuz 131 ikaslek eman dute izena. Dena dela, aurrez izena eman ez arren, egunean bertan azalduta parte hartu ahal izango dute.