"Neurri horren bidez, gidariak kontzientziatu nahi dira abiadura-mugak errespetatzearen garrantziaz, batez ere auzoaren alde batetik bestera igarotzen diren oinezkoak ibiltzen diren tarte batean", azaldu dute Udaletik. Altzolatik igarotzen diren ibilgailuek abiadura murriztea da radarrok instalatzeko helburuetako bat, gidarien zein altzolarren segurtasuna bermatzeko. "Beste herri batzuetan egindako ikerketen eta esperientzien arabera, radar mota horiek erakutsi dute eraginkorrak direla gidatzean jokabide arduratsuagoak sustatzeko", arrazoitu dute.
Altzola auzorako bi sarbideetan ipiniko dituzte radarrak, bat Bilborako norabidean eta bestea Donostiarako norabidean. Bi gailuak 2,30 eta 2,50 metro arteko altueran egongo dira, eta teknologia aurreratua dutela zehaztu dute, 300 metrora arte dauden ibilgailuak detektatzen dituzten irismen luzeko antenak baitituzte. Gainera, ikuspen handiko LED pantailak dituzte, paretik igarotzen diren gidariei euren abiaduraren berri ematen diena, mezu pertsonalizatuak erakustearekin batera. Gailu horiek gehiegizko abiaduraz ohartarazteaz gain, kolore sistema baten bidez (berdea, anbarra eta gorria), trafiko estatistikak ere biltzen dituzte.
Eguzki-energiaz elikatuta funtzionatuko dute bi radarrek, eta biengatik 4.803,70 euro (BEZa barne) ordaindu ditu Udalak.
Hona radarrek izango duten kokapena, irudietan: