Mugimendudun 70 pieza baino gehiago ditu 40 metro koadro hartzen dituen jaiotza mekaniko ikusgarriak. Zuhaitz baten azpian alde batera eta bestera txiza egiten ari den ume bat da aurtengo berrikuntzetako bat. Non dagoen bilatzea ere izan daiteke joko moduko bat.
Mugimendudun irudiez gainera, 2.000 litro ur erabiltzen dituen ibai bat eta arrainak dituen laku txiki bat ere baditu jaiotzak, eta baita ur-jauzi bat ere. Aipaturikoez gainera, soinuek eta argiek garrantzi berezia dute, eguzkiaren-irteera edota ilunabarra irudikatzerakoan. Animalien soinuak entzun daitezke eta jaiotzara gaua datorrenean 1.000 izar baino gehiago hasten dira dir-dir egiten.
- ORDUTEGIA: Aste barruan, arratsaldez bisita ahal izango da jaiotza, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta zapatu, jai bezpera eta jaiegunetan, berriz, goiz eta arratsaldez: goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
1980. urtean jarri zuten ikusgai estreinakoz jaiotza mekanikoa.