2025/02/22 09:00
Debemenek eta Udalak antolatuta, azken zapatuko feria egingo dute.9:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan. 11:00etan Atabal tanborrada elkartekoek zabalduko dute txosna, eta 12:00etatik aurrera umeentzako tailerrak egingo dituzte. Eguerditik aurrera, ganadu feria ere egongo da.