Proposamen berri honekin, pilates, zumba, body hiit, krosfit edo spinning ikastaroetan parte hartzen diharduten lagunek ordutegiz edo saioz aldatzeko aukera izango dute, ohiko jarduerara joaterik ez badute. Azaldu dutenez, aldaketa horiek mugikorreko aplikazio baten bitartez egin ahal izango dituzte, "modu erraz batean, betiere plazak badaude, baina horrek ez du esan nahi jatorrizko ikastaroan plaza galduko dutenik".
Kirol ikastaroen ordutegiak malgutzeko tresna hori, abonatuen kontziliazioan laguntzeko sortu dutela diote, "aukera eskuragarriagoak eta pertsona bakoitzaren beharretara egokituagoak eskainiz".
'NahiDozunian' egitasmoari buruzko xehetasun gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Udal Kirol Patronatuaren webgunea bisitatu edo kirol instalazioetako bulegoetara jo dezakete.