Sinadurak biltzeko kanpaina egingo duela aurreratu du Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak

Barren 2025ko urt. 9a, 15:11

Eguberrietako etenaldiaren ostean datorren astelehenean, hilaren 13an, hasiko dituzte mobilizazioak Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak eta Duintasunak. 

12:00etan egingo dute elkarretaratzea, Kalegoen plazan. Era berean, urtarrilaren 15ean zazpi urte beteko dira mobilizazioetan hasi zirenetik, eta urteurrenaren harira, bailarako manifestazioa egingo dute hilaren 15ean Eibarren. 12:00etan hasiko da, Untzagan, eta amaieran, herri-bazkaria egingo dute.  

Bestalde, sinadurak biltzeko kanpaina egingo dutela aurreratu dute, Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilearen alde. Ekimen honen helburua gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea izango da. Aurrerago jakinaraziko dituzte epeak eta datak.