Txakurrentzako gunea egokitu du Udalak Lerunen

Barren 2025ko urt. 8a, 12:12

Astebukaerarako zabalduko dute Lerungo txakur-parkea, maskotak seguru eta aske ibili ahal izateko herriko lehen gunea.

Lerungo industrialdeko irteera eta Meliton zubiaren artean dagoen berdegunea egokitu du Elgoibarko Udalak, txakurrentzako gunea izan dadin, eta Lerungo Txakur Parkea izena jari diote.

Azken astetan hesitura ipini dute berdegunearen bueltan, eta 1.300 metro koadroko txakurrentzako parkea sortu dute. Eserlekuak ere ipini dituzte eremu barruan. Udaletik jakinarazi dutenez, 9.180 euroko (BEZ gabe) inbertsioa egin dute, eta aste bukaera aurretik zabalduko dute. 
Txakur parkea 08:00etatik 22:00etara egongo da irekita, eta arauak azaltzen dituen panel bat ipiniko dute gunearen sarreran, honako hau, hain zuzen: