Ekialdeko Errege Magoak opariz beteta iritsi dira Elgoibarrera

Barren 2025ko urt. 5a, 20:34

Santa Klara auzotik iritsi dira Ekialdeko Errege Magoak Elgoibarrera opariz beteta, eta herritarrak ilusioz zain-zain zituzten Kalegoen plazan. 

Udaletxeko balkoitik agurtu dituzte herritarrak, eta ondoren Jesus haurtxoa gurtu dute parrokiako estalpean. Urrea, intsentsua eta mirra eskaini diete, eta Maria eta Joseri, eta horren ostean, herriko kaleak zeharkatu dituzte. Azkenik, udaletxeko arkupean jaso dituzte umeen gutunak eta dagoeneko hasiak dira etxez etxe opariak banatzen.