Belamendi errezildarraren, Olalde urrestildarraren eta Billabaso maruritarraren idi pareak lehiatu ziren, hain zuzen ere. Partaideek Murgil harria, 1640 kilokoa, mugitu zuten plazan. Belamendiren idiek lortu zuten markarik onena, 49 plaza osatuta. Olalde sailkatu zen bigarren, eta Billabaso hirugarren, 40 plaza eta 4,35 metrorekin.
*Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala
Belamendiren idi parea lehian. Arg: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala.
Belamendi irabazlearen txapel eta mantarekiin. Arg: Ibon Errazu Uria.