Gabonetako kanpainaren baitan ekarri du Txu-txu trena Txankakua merkatarien elkarteak. Goizean 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara ibiliko da trena kalez-kale, eta Kalegoen plazatik hasten ditu bidaiak. Doakoa da.
Txankakuako maskotak ere badabiltza kalez kale, puxikak eta oparitxoak banatuz.