Osakidetzaren egoera aztertu dute Gaurgeroa-Duintasunak eta 24/7 Plataformak antolatutako hitzaldian

Barren 2024ko abe. 20a, 16:02

Zer gertatzen ari da Osakidetzan? galderari erantzuteko hitzaldia egin zuten eguaztenean Elgoibarren.

Antolatzaileek, Gaurgeroa-Duintasunak eta 24/7 Plataformak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren egungo egoera disekzionatzea eta bizi duen "gainbeheraren" arrazoiak mahai gainean jartzea eskatu zieten hizlariei. Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkidea, Larraitz Arriola familiamedikua eta Karlos Ibarguren EH Bilduren Osasun idazkaritzako kidea izan ziren solaskideak. 
Hiru zati eduki zituen hitzaldiak. Lehenengoan, Ibargurenek euskal osasun sistemak nola funtzionatzen duen azaldu zien Kultur Etxeko hitzaldi gelara gerturatu ziren heritarrei. Arriola familia-medikuak, berriz, osasuna izan zuen hizpide, zentzu zabalean. Hirugarren hizlariak, Ubera legebiltzarkideak, Osakidetzak nola funtzionatzen duen azaldu zuen eta "gainbeheraran" egoteko dauden arrazoiak aztertu eta azaldu zituen. Inbertsio politikak, langileei eragiten dien politika eta zerbitzuak sistema pribatura bideratzea izan ziren Uberak gehien azpimarratu zituen puntuetako batzuk, beste batzuekin batera, azaldu zuenez eragin zuzena baitute Osakidetzak eskainitako zerbitzua murriztearekin edo larrialdietako zentroak ixteko erabakiarekin.
Era berean, osasun akordio handia erdiestea helburu duen Mahaian egiten ari diren lana azaldu zuen. Mahai horretako kide da bera, Eusko Jaurlaritzarekin eta hainbat eragile ekonomiko, sozial eta sindikalekin batera.
Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiaz ere bera egin zuen Uberak, mahaikideetako bat baita bera. Osasun arloko ituna adosten ari dira Eusko Jaurlaritza eta eragile politiko, sindikal eta sozial ugari.