Haur eta nerabeentzako Gabonetako parkea ipiniko dute Lekuederren urtarrilaren 2tik 4ra

Barren 2024ko abenduaren 18a

Hainbat jolas eta atrakzio izango ditu urte hasieran Lekuederren ipiniko duten karpak. 

Elgoibarko Udalak haur eta nerabeentzako Gabonetako parkea ipiniko du Lekuederren, urtarrilaren 2, 3 eta 4an. 
Parkearen ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Adin tarteen arabera banatuko dute gunea, eta bakoitzak bere adinari dagozkion atrakzioak izango ditu aukeran:

Urtarrilak 2: 2007 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzako eskaintza:

  • Saskia puzgarria
  • Puntuazio porteria puzgarria
  • Atari-Pong
  • Batak
  • Indarrezko mailua
  • Futbol potentzia
  • Habilidadeko bolantea


Urtarrilak 3: 2013 eta 2018 artean jaiotakoentzako:

  • Barredora
  • Atari-Pong
  • Batak
  • Palen mahaia
  •  Futbol simulagailua
  • Habilidadeko pilotak “Grabedade zero eremua

Urtarrilak 4: 2019 eta 2024 artean jaiotakoentzako.

  • Santa Fe trena
  • Oihan Ludoteka
  • Txikitren puzgarria
  • Bi ohe elastiko