Areetako kaitik irten eta Bilboko udaletxera arteko bidea egin zuen gabarran Athleticeko jokalari, entretzaile eta gainerako teknikariek, eta egun horretan Bilbon sortu zen giroa eta pilatu zen jendetza erretratatu zuen Manu Sanchez elgoibartarrak, abioneta bat gidatuz jarraitu baitzuen Gabarraren bidea Bilboko zeruan. 8.500 argazkitik gora atera zituen, eta orain, egun hartako hamabi argazki aukeratu eta egutegia osatu du. Elgoibarren, Kaia tabernan eta Pitxintxu opari dendan dago salgai. Guztira 1.500 ale kaleratu ditu eta 10 euroan jarri ditu salgai (Informazio gehiago: amilquinientospies@gmail.com).