Jo Ta Sua peñakoek antolatutako marrazki lehiaketak baditu irabazleak

Barren 2024ko abe. 18a, 12:27

25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan marrazki lehiaketa antolatu dute Jo Ta Sua realzale taldekoek.

Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako 6 eta 12 urte bitarteko umeek hartu dute parte lehiaketan eta Reala eraman behar zuten marrazkietara. "Zer da zuretzat Reala?, Nola bizi dituzu Anoetako partidak?, Zer iruditzen zaizu Txurdin maskota? edo zein da zure jokalari gogokoena? moduko galderei euren sormenarekin erantzuteko eskatu genien herriko neska-mutilei eta lan bikaina egin dute" azaldu dute peñatik. 

Joan den barikuan banatu zituzten sariak Kultur Kafean egin zuten ekitaldian. Lau lagun saritu zituzten, adinka banatuta.

A kategorian (2016, 2017 eta 2018an jaiotakoak) Unai Cebrianek jaso du lehen saria, June Salegik bigarren saria eta Danel Iglesiasek hirugarrengoa.

B kategorian (2013tik 2015era bitartean jaiotakoak), berriz, Oihane Meabebasterretxeak aurkeztutako marrazkiak jaso du lehen saria, Noa Castañedak lortu zuen bigarren saria eta Lara Gurrutxagarentzat izan zen hirugarren saria. 

Hona saritutako lanak eta sarituak, peñakoek pasatako irudietan: