Joan den barikuan klase berezi bat egin zuten Elgoibarko Olaizaga Kirol Taldeak eta Soraluzeko Kimen Klubak, Elgoibarko Udal Patronatuaren laguntzarekin. Karate saio solidarioan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek.
Valentzian eta inguruetan DANAk kolpatutako tokietan berreskuratze lanetan laguntzekoko makina bat ekimen sortu dira Euskal Herrian, eta Elgoibarko eta Soraluzeko karate taldeek ere jarri nahi izan dute euren alea.