Gabonetako Mus Txapelketa antolatu du EAJk

Barren 2024ko abenduaren 17a

Gabonetako mus txapelketaren zazpigarren edizioa antolatu du Elgoibarko Eusko Alderdi Jeltzaleak, eta parte hartzera animatu ditu herritar guztiak.

Abenduaren 21ean, zapatuan, jokatuko dute mus txapelketa, EAJren Batzokian. 16:00ean hasiko dute lehia, eta parte hartu nahi dutenek 15:30ak baino lehen agertu beharko dute izena ematera. Bikote bakoitzak 20 euro ordainduko ditu parte hartzeko. Hain zuzen izen-ematearekin batutako diruaren erdia eta lau lagunentzako afaria izango da irabazleentzako saria. Produktuz osatutako otarra eta izen-ematetik batutako diruaren %30a jasoko dute txapeldunordeek eta hirugarren postua lortzen duen bikoteak otarra eta batutako diruaren %20a jasoko du.