Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da hitzaldia, 18:30ean, eta Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkidea, Larraitz Arriola familiamedikua eta Karlos Ibarguren EH Bilduren Osasun idazkaritzako kidea izango dira hizlariak. Aurreratu dute Osakidetzaren egoera orokorrari erreferentzia egingo diotela solasaldian, baina Elgoibarko anbulatorioaren egoerari eta ordutegiari erreparatuko diotela. Astegunetan 17:00etan ixten dute eta asteburuetan itxita egoten da. Antolatzaileek agindua ez betetzea egozten diote Osakidetzari, murrizketa pandemia garaiko egokitzapen bati zor zitzaiola esan zutelako.
Hitzaldia iragartzeko kartela: