Zubiaren parean erabat itxiko dute N-634 errepidea abenduaren 14an, 8:00etatik 20:00etara. Donostia aldetik datorren trafikoa herrigunetik desbideratuko dute. Aldiz, Bilbo aldetik datozen ibilgailuek Urazandi auzotik igarota jarraitu ahal izango dute euren bidea, salbuespen batekin: kamioiak, herri barrutik zirkulatu beharko baitute, Olaso industrialdetik sartuta.
Donostiarako noranzkoan doazen autobusei dagokienez, ohiko geltoki guztiak martxan mantenduko dituzte. Hala ere, Bilborako noranzkoan doazen autobusentzat, Txankakua eta Guasseko aparkaleku ondoko geltokiak bertan behera geratuko dira, eta behin-behineko geraleku bat ipiniko dute martxan Santa Anan, 34. zenbakiaren parean, DB04 eta DB06 lineetarako. DB02 eta UK05 lineak Guasseko geltokian baino ez dira geldituko.
Elgoibarko Udaletik ohartarazi dute komenigarria dela joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea eta mozketa-aldian ordezko ibilbideak, autopista adibidez, erabiltzea.