Elosutik Irukurutzetara ibilaldia antolatu du Morkaikok domekarako

Barren 2024ko abe. 12a, 12:47

Elosua auzotik abiatuko dute mendi ibilaldia. Arg: Julio FlaƱo.

Morkaiko Mendizale Elkarteak familian egiteko irteera antolatu du domekarako, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. 

Elgoibarko mugetatik hurbil ibiliko dira oraingoan. Azaroan ziren egitekoak irteera hau, baina bertan behera laga zuten eguraldiagatik.

Domekan Mintxetan batuko dira 09:30ean eta autoz egingo dute Bergara eta Azkoitia artean dagoen Elosu auzora arteko bidea. Handik Pol-Pol mendirantz abiatuko dira, eta gero Irukurutzetara. Bidean dolmen eta trikuharriak ikusteko aukera izango dute, eta baita Bizkaiko eta Gipuzkoako inguruneez gozatzeko ere. 12 kilometroko ibilbidea izango da, 400 metroko desnibel positiboarekin. Bazkalordurako Elgoibarrera itzultzeko asmoa dute.