'Gaitasun digitalak helduentzat' doako ikastaroa antolatu du Mekak bereziki 55 urte gorakoentzat

Barren 2024ko abe. 11a, 14:44

Teknologia berriak eta zerbitzu digitalak erabiltzen irakatsi eta egoki erabiltzeko argibideak emango dizkiete ikastaroan, bereziki Elgoibarko Udalaren zerbitzu digitalak eta aplikazioak erabiltzen gaituta. 

Irakatsiko diete, besteak beste, Elgoibarko Linea Berdeko App-a erabiltzen, Udalaren webgunean nabigatzen, udal izapideak egiten, eta Osakidetzako BAKQ, sinadura digitala, Nire osasuna karpeta eta Move Euskadi bezalako aplikazioak erabiltzen.

Saioak MEKA LHII ikastetxean izango dira, astean birritan (ez dituzte asteko egunak zehaztu), 15:15etik 17:45era. Ikasgelak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat prestatuta daude, eta beraz, irisgarritasuna bermatuta dago. 
Ikastaroan izena ematea doan da, eta fnrarduraduna@meka.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 748 019 telefonora deituta eman daiteke. 55 urtez gorakoek lehentasuna izango dute.