Gipuzkoako Kros Txapelketan lehiatu dira Mintxetako atletak, Arraten

Barren 2024ko abe. 10a, 17:55

Gipuzkoako Kros federatu eta eskolarraren txapelketa jokatu zuten abenduaren 1ean Eibarren. Mintxeta Atletismo Taldeko ordezkari mordoxka aritu ziren antxitxika Arrateko Olabeko zelaietan.

Mikel Agirrebeña elgoibartarrak gizonezkoen senior mailako lasterketan lortu zuen laugarren postua nabarmendu behar da. Super Amara Bat taldean dihardu Agirrebeñak, baina Mintxeta taldeko koordinatzaile Lander Azpiazuk aurreratu duenez, Mintxetara itzultzeko asmoa du hurrengo denboraldian.

Hona Mintxetako atletek Gipuzkoako Kros Txapelketako kategoria desberdinetan  lortu zituzten emaitzak.

ALEBIN NESKAK:

  • ANE PLAZA (20. postua)

INFANTIL NESKAK:

  • MAIALEN DEL SOL (13)
  • ASSA COULIBALY (36)

INFANTIL MUTILAK:

  • UNAX SANTOS (40)
  • URKO MENDAZONA (42)
  • IBAI ELORZA (61)

16 URTEZ AZPIKO NESKAK:

  • LIDE SUDUPE (20)

16 URTEZ AZPIKO MUTILAK:

  • ANDDE ELIZBURU (18)

20 URTEZ AZPIKO MUTILAK:

  • ENEKO ETXANIZ (6)
  • JON DOMINGUEZ (9)
  • MARKEL AMUTXASTEGI (10)
  • *5. postua taldeka18-20 urtez azpikoetan

GIZONEZKO ABSOLUTUAK:

  • MIKEL AGIRREBEÑA (4. postua)
  • -MIKEL GURRUTXAGA (13)

Hona Mintxeta Atletismo Taldetik helarazi dizkiguten irudiak.