Barikuan egingo dituzte abenduko odol ateratzeak Elgoibarren

Barren 2024ko abe. 10a, 09:15

Elgoibarko Odol Emaleen Elkartetik jakinarazi dutenez, bariku honetan, abenduaren 13an, izango da odola emateko hurrengo aukera.

Odol emaleek 16:30etik 20:10era bitartean izango dute odola emateko aukera Elgoibarko Jubilatuen Elkartean. Odola eman nahi duenak txanda hartu behar du.

 gotatanta.eus webgunean har daiteke txanda eta eguaztenetik aurrera 623 328 408 telefono zenbakira deituta edo whatsappa idatzita.

Une honetan O+, O-, A+ eta A- odol-taldeetako erreserbetarako behar dute odol gehien. Ikusi hemen gaur, abenduaren 10ean, dituzten erreserba-mailak.