Eskarmentu handiko margolaria da Monreal, askotariko teknikak erabili izan dituena, baina oraingoan erakutsiko dituen lanak oleoan egindakoak dira, eta aurreratu duenez paisaia asko ikusiko dira haietan.
Astelehenetik zapatura arratsaldez zabalduko du erakusketa Elgoibarko Kultur Etxean, 18:30etik 20:30era, eta domekan, goizez, 12:00etatik 14:00etara.