Andres Perez txapeldun eta Markel Kerexeta txapeldunorde Berkoa Xake Txapelketan

Barren 2024ko abe. 9a, 15:13

Sari banaketa ekitaldia. Arg: Zubi Ondo Xake Taldea.

Atzo bukatu zuten udazkeneko Berkoa Xake Txapelketa, eta Andres Perez azkoitiarraren burura joan da irabazlearen txapela.

Hainbat herritako 25 xakelari aritu dira lehian Zubi Ondo taldeak antolatzen duen udazkeneko Berkoa Xake txapelketan, eta domekan jokatu zituzten azken errondako partida erabakigarriak, Mintxeta tabernan.

Zazpi jardunaldi edo erronda jokatu ostean, Andres Perez azkoitiarrak batu ditu puntu gehien: 6 puntu batu ditu, sei partida irabazi eta bakarra galduta. Markel Kerexeta izan da txapeldunorde, 5,5 punturekin (bost garaipen, berdinketa bat eta porrot bat). Anibal Fernandez azkoitiarra sailkatu da hirugarren postuan, 5 punturekin. Felix Manso urnietarrarentzat izan da laugarren postua eta Iñigo Solabarrieta lekeitiarrarentzat bosgarrengoa.

Xakean federatu gabekoen artean, Julen Agirre izan da lehen sailkatua. Hona sailkapen nagusia eta azken errondako partidetako emaitzak: