Anariren kontzertua eta poesia emanaldia egin dituzte Euskararen Eguna ospatzeko

Barren 2024ko abe. 4a, 12:26

Anariren kontzertua izan zen atzo Elgoibarko Herriko Antzokian, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kontzertuaren atarian, baina, poesia eta musika uztartu zituzten sei elgoibartarrek. 

Poesia bana irakurri zuten oholtzatik Julen Olabarrieta, Widad Safi, Virginia Barriada eta Imanol Cerdeirak; Xabi Larrañagak eta Ainhoa Garaikoetxeak sortu eta jotako musikarekin lagunduta. Antolatzaileek erderatik euskarara bidea egiten ari direlako aukeratu zituzten poesiak errezitatu zituztenetako hiru.