Euskal izen-abizenei buruzko hitzaldia emango du gaur Mikel Gorrotxategik

Barren 2024ko abe. 2a, 12:53

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko izen-abizenei buruzko hitzaldia emango du, gaur, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko arduradunak. 

Aita Agirreko areto nagusian izango da, 18:30etik aurrera. Besteak beste, euskal izenen berezitasunak, izan duten bilakaera eta noiz sortu ziren azalduko ditu. 

Izen-abizenak euskarazko grafiaz idazteko kanpaina

Hain zuzen ere, gaur hasiko dute Udalak eta Elgoibarko Izarrak euskal izen-abizenak euskarazko grafiaz idazteko kanpaina. Asko dira euskal izen-abizenak gaztelaniazko grafiaz dituztenak dokumentu ofizialetan, eta horiei aukera eman nahi diete euskaraz jartzeko. Erroldatuta dauden herriko erregistro zibilean edo bake epaitegian egin daiteke aldaketa.

  • Informazio gehiagorako: Euskara Saila (943 744 366) edo Elgoibarko Izarra (943 741 626).