Irudi horixe ikusi zuen Unax Lauzirikak eguen iluntzean Albitzuri inguruan zegoela, eta mugikorrarekin jaso zuen Starklink sateliteek Elgoibarko zerua zeharkatzen zuten unea, 19:00ak inguruan.
Gainerako sateliteek moduan lurraren inguruan orbitan dabiltza Starklink-ekoak ere, baina badute besteek ez duten berezitasun bat, argiak dituztela. Horregatik, egun argitan ikusgaitzagoak diren arren, gauean, zerua oskarbi baldin badago, begiekin ikus daitezke.
Orbitara espaziontzi bat jaurti eta onik berreskuratu zuen lehen enpresa pribatua izan zen Elon Musken SpaceX, eta asmo horretan laguntzeko sortu zuen Starklink sateliteen proiektua, banda zabaleko, estaldura handiko eta prezio baxuko interneta eskaintzeko intentzioarekin. 2019an hasi zen espaziora sateliteak bidaltzen, astronomoen kexa artean eta pelemika sortuz, baina 2022ko irailerako jada 3.000 zituen orbitan. Bere asmoa da 12.000 satelite orbitaratzea, internet planetako txoko guztietara zabaldu ahal izateko. Zehazkiago, zuntza iristen ez den eta 4G edo 5G konexioak motz geratzen diren geografiako eremuetarako pentsatutako sarea da. Kasu horietan, beste aukera hau aukeratu ahal izateko enpresa ideia da.
Musken sateliteak bilatzeko webgunea
Starklink satelite-sorta horietako bat ikusi nahi duenak, horiek bilatzeko webgune honetara jo dezake zein ordutan pasako diren jakiteko. Koordenadekin egin daiteke bilaketa, baina errazagoa da herria ipinita, herri guztiak aukeratzeko aukerarik ez dagoen arren: Angelu, Biarritz, Baiona, Irun, Tolosa, Iruñea, Bilbo edo Bermeo, adibidez, bilatu daitezke.