Goizean goizetik Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan, eta Artalde taldekoak Aita Agirren egongo dira euren lanak saltzen.
Morkaikok txosna zabalduko du 11:00ak aldera, eta eguerdian talo tailerra egingo dute Atxutxiamaikakoek etxeko txikienekin. Eguerditik aurrera ganadu erakusketa ere egongo da.