Aita Agirre kulturgunean izango da ekitaldia, 13:00etan. Ondoren, mokadutxoa egingo dute. Elgoibar 365 Taldeak antolatu du ekimena, Elgoibarko Izarrarekin eta Udalarekin. Euskaraldiaren helburua aurreko hiru edizioetako bera da: euskara jakin eta ulertzen dugunon artean euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egitea.
Euskaraldiaren lehen edizioa egin zutenean bakarrik aurkeztu zuten hamaikakoa Elgoibarren, 2018. urtean (ikus beheko bideoan) Hortaz, bigarren hamaikakoa izango da azaroaren 30ean aurkeztuko dutena.