2025eko egutegia aurkeztu du Elgoibarko Udalak

Barren 2024ko aza. 27a, 19:43

Sarituak eta antolatzaileak Aita Agirre Kulturguneko harmailetan. Arg: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.

Elgoibarko Udalak 2025eko egutegia aurkeztu du argazki eta marrazki lehiaketetako sariak banatzeko gaur egin duten ekitaldian.

Aurtengo lehiaketaren gaia Elgoibar, elkar zaintzen duen herria izan da. Gai konplexuegia izan dela aitortu dute antolatzaileek eta jasotako argazki kopurua ez da izan beste urte batzuetan adinakoa. 11 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 38 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez osatutako epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako. Argazki bakoitzeko 80 euroko erosketa bonoa jaso dute. Hauek izan dira saridunak:

  • Jabi Leon (3 argazki)
  • Ainhoa Andonegi,
  • Jose Ramon Cabrera (2 argazki)
  • Asier Atorrasagasti
  • Miren Mujika
  • Vicente Guinea
  • Asier Orbea (2 argazki)
  • Gurutze Ariznabarreta. Argazki bakoitzeko 80 euroko erosketa bonoa jaso dute.

Marrazki lehiaketako sarituak

 Marrazki lehiaketan, bestalde, Herri Eskolako eta Ikastolako LH 5 mailako ikasleek parte hartu dute, eta, guztira, 124 marrazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Herri Eskolako sei eta Ikastolako beste hainbeste saritu dituzte. 30 euroko erosketa-bonoa, euskarazko mahai joko bat eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte. Hona sarituak:

  • Anderson Salinas
  • Libe Jurado
  • Libe Lopez
  • Lara Gurrutxaga
  • Nikole Zabaleta
  • Ibai Muruamendiaraz
  • Zeenat Fatima Masood
  • Ekaitz Leonardo
  • Mikel Azkoaga
  • Marcos Lorenzo
  • Yasmin Bachiri
  • Ariane Garate.

Egutegiak eskuratzeko

Udalak 4.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatu ditu; egutegi handiak (4.500 ale), aldiz, Aita Agirre kulturgunean eta HAZen egongon dira eskuragarri bihartik aurrera.

 Datorren urteko gaia librea izango da: Elgoibar