Kanpainaren helburua kirola aisialdirako tresna gisa proposatzea eta ongi pasatzea direla azaldu dute. Entrenamendu saioak abenduaren 26an eta 30ean eta urtarrilaren 2an egingo dituzte. PINera irteera, berriz, abenduaren 27an izango da. Azkenik txapelketa batean lehiatuko dira partaideak, urtarrilaren 3an.
Ekintza guztiak benjamin (2015 eta 2016an jaiotakoak) eta alebin (2013 eta 2014) mailako neska-mutilei zuzenduta daude. Elgoibar, Deba, Mendaro eta inguruko herrietako neska mutilek eman dezakete izena Sanloren Neguko Kanpainan. Sanloko jokalariek 40 euro, eta gainerakoek 50 euro sartu beharko dituzte honako kontu zenbakian: ES75 3035 0007 29 0070065927 (Laboral Kutxa). Abenduaren 10a izango da izena emateko azken eguna, eta plaza kopurua mugatua dela ohartarazi dute.
Informazio osoagoa sanlolatxo@gmail.com helbidera idatzita edo 688 735 446 telefono zenbakira deituta.