Mantentze lanak egiteko bidegorria itxiko dute eguaztenean eta eguenean, zenbait orduz

Barren 2024ko aza. 26a, 17:07

Azaroaren 27an eta 28an mantentze-lanak egingo dituzte Elgoibar eta Eibar lotzen dituen bidegorrian, eta lanen ondorioz bidea aldi baterako itxiko dute.

Konponketa-lanak bidegorriaren bi zatitan egingo dituzte:
    • I-4 tartea: Elgoibar-Maltzaga (luzera: 2.496 metro)
        Hasiera data: 2024ko azaroak 27
        Amaiera data: 2024ko azaroaren 28a
        Ordutegia: 07:00etatik 15:00etara
    • I-9 tartea: Maltzaga-Eibar (luzera: 1.500 metro)
        Hasiera data: 2024ko azaroak 27
        Amaiera data: 2024ko azaroaren 28a
        Ordutegia: 07:00etatik 15:00etara
        
Aipaturiko bi egunetan bidegorria itxita egongo da tarte horietan, 07:00etatik 15:00etara. Herritarrei ibilbide alternatiboak erabiltzeko gomendioa egin diete Udaletik.