Bertan behera gelditu da emakume musulmanen errealitatea ezagutzera emateko hitzaldia

Barren 2024ko aza. 26a, 10:51

Emakume musulmanak eta jantziak: aurreiritziak murrizteko begirada bat izeneko hitzaldia eman behar zuten Biltzen Elkartekoek gaur (azaroak 26), Elgoibarko Lilan, baina bertan behera laga dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hizlaria ezingo da etorri gaixo dagoela eta, eta bertan behera laga dute.

Zapia erabiltzen duten emakume musulmanen errealitatea ezagutarazteko helburuarekin antolatua zuten solasaldia, elkar ulertzea sustatzeko eta estigmak gutxitzeko.

Hitzaldian emakume musulmanen janzkerari buruzko funtsezko alderdiak jorratuko dituzte Biltzen elkartekoek, uste okerrak desmitifikatzeko eta jantzi horien esanahi kultural eta pertsonalak azaltzeko. Beste helburu bat ere badu, baina, hitzaldiak. Emakume musulmanek jasaten duten diskriminazioaren inguruan kontzientziatzea eta jantziek sistema patriarkalean duten zereginari buruzko hausnarketa sortzea. 
Informazio gehiagorako eta izena emateko: Berdintasun Sailera deitu edo idatzi behar da: 943 741 050 (luz. 306) / berdintasuna@elgoibar.eus.