Azaroaren 25a, Elgoibar BHIko ikasleen ikuspegitik

Elgoibarko Institutua 2024ko aza. 25a, 10:51

Azaroaren 25a genero indarkeria desagerrarazteko eguna da, eta ikastetxe publiko bezala ezinbestekoa dugu egun horren harira azaltzea zein den gure ikuspegia eta konpromisoa. Elgoibar BHIko Institutuko ikasleen manifestua. 

Gure gizartean alor askotan aurrera egin dugu, nahiz eta beste askotan orain lan handia egon egiteko. Indarkeria matxista horren adibide nagusia da, izan ere, urteetan horren inguruko kontzientziazioak gora egin badu ere, hobekuntza eta aurrerapauso nabariak falta direla agerian dago. Aurtengoan berriz ere gure ikastetxeko ikasle, langile zein irakasleengandik jaso ditugu eraso matxisten testigaintzak, eta hauek argi eta garbi erakusten dute indakeria matxistak gure inguruan dugun jendeari biziki kalte egiten diola egunero.

Elgoibar BHIko Hezkidetza talde bezala adierazi nahi dugu idatzi honen bitartez ikastetxe honetan ikasleok konpromiso osoa dugula indarkeria matxistaren aurkako borrokan, eta horrekin lotuta, ikastetxea leku seguruagoa eta babesleagoa izaten laguntzeko ahaleginean. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako ikastetxean, arazoari ikusgarritasuna eman eta ikastetxe mailan kontzientzia eta elkarlana sustatzeko. Modu berean, animatzen ditugu herritarrak herri mailan antolatu diren ekintzetan parte hartzera, irmoki uste baitugu nahitaezkoa dela gure gizarteko arazo honi behar duen garrantzia ematea eta honen aurkako borrokan batera egitea.