San Bartolome parrokia aurreko arboletan askotariko sokak agertu dira. Kolore biziko sokak dira, haurrek sokasaltorako erabili ohi dituztenak, baina momentura arte inork ez du azaldu ekimena nori edo zeri dagokion. Herrian haurrekin lan egiten duten aisialdi taldeetakoek jakinarazi dute ez dutela ekimen honekin zerikusirik.