Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariek Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako gelak eta Elgoibarko Ikastola bisitatu zituzten azaroaren 20an. Idoia Eraso eta Cristina Tonetti txirrindulariek Herri Eskolako ikasleekin partekatu zuten euren esperientzia txirrindularitza profesionalean, eta Naia Amondarainek eta Alba Teruelek gauza bera egin zuten Ikastolan. Kirolarien bizitza eta erronkak gertutik ezagutu ahal izan zituzten eskola-umeek, eta, esfortzua, diziplina eta talde-lana bezalako balioen inguruan ere egin zuten hausnarketa. Era berean, eguaztenean, Lagun Taldea txirrindularitza eskolako gaztetxoekin argazkia atera zuten, udaletxean, Laboral Kutxa-Euskadiko hainbat txirrindularik.