Modernizazio eta partaidetza teknikari bat kontratatzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak

Barren 2024ko aza. 19a, 13:59

Elgoibarko Udalak Partaidetza eta Modernizazio teknikari bat kontratatuko du aldi baterako, Lanbideren bidez. Interesatuek azaroaren 27rako aurkeztu beharko dute dokumentazioa. 

Modernizazioko eta Partaidetzako teknikariaren lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa-prozesua ireki du Elgoibarko Udalak.  Hileko 2.623,79 euroko soldata gordina izango, 14 ordainsaritan banatuta, %100eko lanaldi osoan. 

Interesdunek  gradua, diplomatura edo erdi-mailako unibertsitate-ikasketak izan behar dituzte, eta horrez gain, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna beharrezkoa da (C1 maila). Era berean, hiru hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dute. 

Hautaketa Lanbideren bidez egingo da, eta hautagaiek 2024ko azaroaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta dagokion dokumentazioa.  

Prozesuari eta baldintza zehatzei buruzko xehetasun gehiago Udalaren webgunean edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (943 741 050) kontsultatu daitezke.