Makina-erremintaren museoak 25. urteurrena ospatuko du azaroaren 28an

Barren 2024ko aza. 15a, 12:37

Makina-erremintaren museoa 1998ko abenduan ireki zuten eta 25 urtez dihardu makina-erremintaren kontserbazioaren eta dibulgazioaren bueltan lanean. Azaroaren 28an ospatuko dute urteurrena, lagunez inguratuta.

Enpresa-komunitate eta pertsonez osatutako "museoaren lagunak" gonbidatu dituzte, industriako 80 eragile baino gehiago. Bertan, Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari ofizialak izango dira, bai eta Museoko patronatuko kideak diren AFM klusterrekoak, IMH Campusekoak eta Danobatgroupekoak ere.

Gonbidatuek hainbat ogibide tradizional ikusi ahal izango dituzte zuzenean. Ekitaldia networking batekin eta mokadu bat partekatuz amaituko dute.