Alonso eta Ortega 2019an hasi ziren erraldoi txikien bilduma osatzen, eta erakusketa batean erakutsi zituzten 2021ean. Erakusketa hartan ordura arte batuta zituzten 185 aleak erakutsi zituzten, baina, ordutik hona erraldoiak kolekzionatzen jarraitu dute, eta 300dik gora ale dituzte egun. Horiekin osatutako erakusketa azaroaren 22tik abenduaren 5era arte egongo da ikusgai, astelehenetik zapatura, 18:30etatik 20:30era, Elgoibarko Kultur Etxean.
Erraldoi txikiez gainera, marrazketa ere badu afizio Idoia Ortegak eta erakusgai daude berak sortutako marrazkiak eta margolanak, Aita Agirreko Kultur Kafean. Azaroaren 2tik gaur arte egongo dira ikusgai tabernako hormetan.