Giza Eskubideen parkean landatuta dagoen Gernikako Arbolaren ondoan egin zuten elkarretaratze isila Udal ordezkariek eta zenbait herritarrek.
2010etik egiten dituzte erakundeek Memoriaren Eguneko ekitaldiak azaroaren 10ean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenez, hori delako egutegiko egun bakarra terrorismoagatik hildako pertsonarik inoiz izan ez dena. Edizio honetan, era batera edo bestera, beren ingurune hurbilenean beldurrari aurre eginez, indarkeriari eta intolerantziari aurre egin eta biktimekiko hurbiltasuna erakutsi zuten pertsonak aitortu nahi dituztela azaldu du du Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. "Ekitaldi honen bidez, keinu horiei Euskadiren memoria demokratikoan merezi duten lekua eman nahi zaie", adierazi dute.
Argazkiak: Elgoibarko Udala.