Futbolaz, osasun mentalaz eta euskaraz berba egin dute futbolari ohiek

Barren 2024ko aza. 14a, 10:28

Futbolari buruzko mahai-ingurua egin zuten martitzenean musika eskolako auditoriumean, Jo Ta Sua taldearen 25. urteurrenaren harira.

Markel Bergara eta Imanol Agirretxe Realeko jokalari ohiak eta Yolanda Mateos jokalari ohia aritu ziren berbetan, Jon Gurrutxagak eginiko galderei erantzuten. Bakoitzak futbolean izan duen ibilbidearen berri eman ostean, hainbat gairi buruz aritu ziren; besteak beste, osasun mentalaren garrantzia gizartean zein kirolean edo euskara eta futbolaren arteko harremanaz. Amaieran ikusleen galderak erantzun zituzten hirurek.

Jo Ta Suakoek peña sortu zutenetik hil diren taldekideak ere omendu zituzten ekitaldian, eta oroigarriak eman zizkieten Jon Salegi "Sarobe", Manu Osoro eta Mikel De Pabloren senideei.

Mahai-inguruko antolatzaileak, gidaria eta hizlariak. Arg: Jo Ta Sua.

Hildako peñakideak omendu zituen Jo Ta Suak, senideei oroigarria emanda. Arg: Jo Ta Sua.