San Bartolome kalea itxi dute obretan dagoen eraikin batetik horma zatiak erori direlako

Barren 2024ko aza. 13a, 12:42

Berritzen ari diren San Bartolome kaleko eraikin baten etxe-aurretik zatiak erori dira kalera, eta ozta-ozta ez dute jo kaletik zihoan adineko emakume bat.

Eroritako horma zatiak izkin egitean edo sustoaren ondorioz lurrera jauzi denean hartu du min emakumeak, eta anbulantzian eraman dute, medikuek azter dezaten. 

Kalea itxita

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, etxea dagoen parean kalea ixtea erabaki dute, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Etxebizitza horren aurretik igarotzea herritarrentzako segurua dela bermatu bitartean mantenduko dute itxita kalea, "bizpahiru egunez", gutxienez. Langileak hormaren egoera aztertzen ari dira, beharrezko segurtasun neurriak hartzeko.