Debabarrena ESIk (Erakunde Sanitario Integratua) 2016az geroztik antolatzen du gai honen inguruko argazki lehiaketa, eta azaroaren 17an amaituko da lehiaketaren 9. edizioan argazkiak aurkezteko epea.
Argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
- Argazkiak originalak eta berriak izango dira
- Parte hartzaileek hiruna argazki aurkezteko aukera izango dute
- Argazkiak koloretan edo zuri beltzean bpso.osidebabarrena@osakidetza.eus helbide elektronikora bidali behar dira
- Parte hartzaile bakoitzak bere argazkiei inskripzio dokumentua eta irudia biltzeko eta zabaltzeko baimena erantsi beharko dio
Lehiaketatik kanpoko ESIko langileek osatuko dute epaimahaia eta abenduan jakinaraziko dute zein den sariduna, Mendaroko Ospitalean egin ohi duten Errekonozimendu Ekitaldian. Aurkeztutako argazkiak, bestalde, Mendaroko Ospitalean eta Debabarreneko ESIko osasun-zentroetan egongo dira ikusgai, baita kultur etxeetan, haurtzaindegietan eta horretarako prestatutako bestelako guneetan ere, eta horietan sartzea librea izango da.