Azaroko odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren barikuan

Barren 2024ko aza. 11a, 09:52

Elgoibarko Odol Emaleen Elkartetik jakinarazi dutenez, bariku honetan, azaroaren 15ean, izango da odola emateko hurrengo aukera.

Odol emaleek 16:30etik 20:10era bitartean izango dute odola emateko aukera Elgoibarko Jubilatuen Elkartean. Odola eman nahi duenak txanda hartu behar du.

Gaurtik (azaroak 11) aurrera gotatanta.eus webgunean har daiteke txanda eta eguaztenetik aurrera 623 328 408 telefono zenbakira deituta edo whatsappa idatzita.