Zaintzari buruzko hitzaldia emango du Nerea Kortajarenak

Barren 2024ko aza. 11a, 10:13

Elgoibarko Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak zaintzari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko (azaroak 11). 

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak emango du solasaldia, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, Zainketak: publikoak eta komunitarioak? Zaintzarako sistema publiko komunitario baterantz izenburupean.

Hitzaldian zehar, ondorengo galderei erantzuna emango die Kortajarenak, besteak beste: Denok gauza berari buruz hitz egiten ari al gara zainketei buruz ari garenean? Nola berma dezakegu zaintza komunitarioko esperientziak anekdota huts ez bihurtzea?. Era berean, plaza publikoen hazkundeari buruzko estatistikak eta zaintzak erantzun sistemiko eta komunitario bihurtzeko beharra aipatuko ditu. 18:30ean hasiko da.