Azaroaren 10ean, domeka, 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan proiektatuko dute Pablo Gil Rituertoren "La Marsellesa de los borrachos" dokumentala, eta zuzeneko musikaz jantziko du emanaldia Amorantek. Sarrera doakoa izango da. Filmaren soinu-bandaren zati bat eta bere kantutegiko beste pieza batzuk interpretatuko ditu musikari elgoibartarrak. Zinebik antolatutako proposamen performatiko honek memoria eta soinu-artxiboak biltzen ditu, iraganeko zauriak irekita dauden lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatuz.
Pablo Gil Retuertok zuzendu duen La Marsellesa de los borrachos dokumentalak 1961eko udan Italiako Cantacronache musika taldeak Ibriar penintsulako iparraldean egin zuen ezkutuko bidaia berreskuratzen du. Diktadura frankista betean egin zuten bidaia hartan erresistentziaren abesti herrikoiak biltzen aritu ziren.
Mende erdi geroago, film honetako taldeak Cantacronacheren urratsak jarraitzen ditu eta geldialdiak egiten ditu Catalunianan, Asturiasen, Kantabrian edo Euskadin. 1961ean erregistratutako ahozko memoriaren eta soinu-artxiboen prismaren bidez, bi bidaien arteko solas bat dago, "iraganeko zauriak oraindik irekita dituen lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatuz". Film dokumentalak erresistentzia antifrankistako abestiak berreskuratzen ditu María Arnal & Marcel Baguès, Nacho Vegas, La Ronda de Motilleja, Labregos do tempo dos Sputniks, Faia Díaz Novo, Coro Minero de Turón edo Víctor Herreroren berrinterpretazioekin, besteak beste.
Dokumentalaren aurrerapen-bideoa: