Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Giza Eskubideen parkean landatuta dagoen Gernikako Arbolaren ondoan egingo den elkarretaratze batekin. Ekitaldi hori isilean egingo dute eta horren ondoren Udal ordezkariek eta biktimen senideek lore eskaintza bat egingo dute. Udalak parte hartzera deitu ditu herritarrak.
2010etik egiten dituzte erakundeek Memoriaren Eguneko ekitaldiak azaroaren 10ean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenez. Edizio honetan, era batera edo bestera, beren ingurune hurbilenean beldurrari aurre eginez, indarkeriari eta intolerantziari aurre egin eta biktimekiko hurbiltasuna erakutsi zuten pertsonak aitortu nahi dituztela azaldu du du Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. "Ekitaldi honen bidez, keinu horiei Euskadiren memoria demokratikoan merezi duten lekua eman nahi zaie", adierazi dute.