Ourensetik ekarritako 150 kilo gaztaina erreko dituzte, eta herritarren artean banatuko dituzte ondoren, doan.
Ardoa dastatzeko aukera ere egongo da, edalontzia 2 euroan erosita. Horrez gain, Galiziako produktuak ere jarriko dituzte salgai, besteak beste, likoreak, orujoa, txorizoa, txokolatea, eztia eta ardoa.
Magosto Eguneko jaia 12:00etatik 14:00etara izango da, Maalako parkean.