2003. urtetik, Zuberoako ikastolek Gabonetarako otarreak prestatzen dituzte lurraldeko ekoizpenekin. Iaz, adibidez, 2.200 saski saldu zituzten.
Aurtengo Ikaskoli kanpaina joan den azaroaren 1ean aurkeztu zuten, han dituzten bi ikastolak laguntzeko, Basaburua eta Eperra ikastolak. "Helbürüa Xiberoko ikastoleen aitetama eta aitetama ohien mozkinekin eginik diren sarien saltzea da", azaldu dute antolatzaileek aurkezpenean (Entzun hemen, Ekaitz Mazusta antolatzailearen adierazpenak, Xiberoko Botza irratian). Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik eta euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, “ikastolek bermatzen dute euskararen transmisioa”. Zuberoako ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko “ekarpen garrantzitsua” da kanpaina hau.
Hiru saski jarriko dituzte salgai: Pettarra 50 eurotan, Arbaila 57 eurotan eta Basabürüa 68 eurotan.
- Pettarra 50€ : Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak
- Arbaila 57€ : Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.
- Basabürüa 68€ : Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazna kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra, eta pastak.
Eskariak egiteko: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626 (Azaroaren 22a izango da eskariak egiteko azken eguna)