Lau urtera arteko umeentzako jolasgunea barikutik aurrera zabalik

Barren 2024ko urr. 31a, 12:20

Olaizaga Kiroldegiko gimnasio batean 0 eta 4 urte bitarteko umeentzako jolas gunea egokitu zuen Udalak, eta barikuan zabalduko dute ikasturte berria.

Adin horretako umeentzako bereziki diseinatutako aisialdi gunea dela azaldu dute, eta familientzako topagune ere izan nahi du, sozializatzeko aukera izan dezaten. Zerbitzua doakoa eta librea da, Elgoibarko Kirol Patronatuan izena eman beharrik gabe. 

Jolasgunearen ordutegia honako hau izango da:

  • Barikuetan: 16:00etatik 19:30era.
  • Zapatuetan: 09:30etik 12:30era eta 16:00etatik 19:30era.
  • Domeka eta jaiegunetan: 09:30etik 13:00etara.

    Jolasgunea erabiltzeko arauak daude: adingabeek heldu batekin egon beharko dute beti, eta helduen kopurua handiegia ez izatea gomendatzen dute, txikientzako leku nahikoa egon dadin. Halaber, giro lasaia mantentzea eskatzen dute, eta zaratarik ez ateratzea.
Udalak Elgoibarko familia guztiak gonbidatu ditu haurren jolasa eta elkarrekintza soziala sustatzen dituen topagune honetaz gozatzera, eta etxeko txikienen ongizaterako pentsatutako espazio berri hau aprobetxatzera animatu ditu herritarrak.